Ongietorri Idoia!

Idoia Larrañaga

9 apirila, 2022

Bizitza, eternitatean zehar bidai hau, espazio berri bat oparitu dit non ikasi eta hazi. Bazirudien nire zain zegoela, eta ni bere zain. Berehala etxean sentitu nintzen, Arturori esan nion bezala: «etxeko oinetakoekin egongo banintz bezala».
 Arturo, bere zentroa eta ni topatu gineneko magiaren istoria aurrez aurre kontatzeko gordetzen dut, komunikatzen gehien gozatzen dudan moduan. Labubilduko dut esaten itsaso zabalaren aurrean dagoen lehio aurrean belauniko geratu nintzela eta gozamen eta poz malkoak erori zirela nire masaietan behera.
Leku berri honek zabaltasuna eskaintzen dit eta nire begirada zerumugara igotzen da, lurra eta erua ikutzen diren lerro horretara. Bizitzari eskertuta eta konfidantzaz sentitzen naiz, jakinean dena iristen dela nigana momentu egokian.
Eduardo Galeano idazle txiletarra datorkit burura, beti bezain argitsu hurrengo hau esan baitzuen: «Utopia zerumugan dago. Bi pauso egiten ditut, bera bi pauso atzeratzen da eta zerumuga hamar pauso haratago joaten da. Orduan zertarako balio du utopiak? Horretarako, ibiltzeko balio du».

Ibiltzen jarraitzen dut…

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.