Nire baliabideak

Osasuna osotasunaren islada

Pertsona organismo konpleju eta oso bat bezala begiratzen eta tratatzen dut. Sistema guztiak elkarlanean daude eta zati guztiak orekan egon behar dute. Sintoma bakarrik begiratzea akats bat da.

Kontzientzia Transpersonala

Dena informazioa da. Arimak erreakzio emozionalen eta sintomen bitartez hitzegiten du. Sendatze prozesuak presente egitearen prestutasuna eskatzen du, guretzako erreala denarekin koherentzian jarriaz, gure pertzepzioak gaindituz eta berrira irekiaz. Izate guztia esperientziara zabaltzen da. Momentu horretan bizitako esperientzia guztia, sortu duen emozio edo sintomaz haratago, inspirazio, ikasketa eta indar bihurtzen da.

Gorputz kontzientzia

Gorputz fisikoa, daukagun gorputz dentsoena da, eta bertan kokatzen da esperientzia guztia kontziente egiten lagun gaitzan. Arnasketa, mugimendu eta ibiltze kontzienteak praktikatzeak, gorputzak barruko orekara bueltatzeko behar dituen pistak emango dizkigu, gorputz, emozio eta buru bizigarritasun eta arintasun handiago batean adieraziz.

Meditazioa

Meditar aditza latineko meditari-tik dator (meditatu, kontsideratu), eta, hortaz, meditazio hitzak “ekin aurretik pentsatzearen akzioa eta efektua” esan nahi du. Aditz hau *med- (neurtu, neurri egokiak hartu) sustrai indoeuropearretik dator , eta mederi (zaindu, tratatu) aditzaren jatorria da. Hortik datozte mediku, medizina eta erremedio hitzak ere.

 

Astrología medikoa

Astrologia zientzia guztien ama eta ondorengo ezagutza unibertsalaren hazitzat hartzen da. Astrologia medikoak gure ahalmen eta zailtasunen, bizi dugun prozesuaren eta dagokion erantzun anatomikoaren kontzientzia hartzen laguntzen digu. Esentziarekin konektatuta gaudenean dugun asmo edo diseinua erakusten digu; baita esentziatik deskonektatzen eta egoarekin identifikatzen garenekoa ere.

Erlajazio eta erregresio teknikak

Gure buruarekin topatzea oinarrizkoa da gure ongizate, osatze eta zoriontasunerako. Iraganeko esperientzietan pilatutako tentsio fisiko eta emozionala askatzea eta erlajatzen ikastea beharrezkoa izango da esku artean dugun bizitza gozatzeko. Bizitza orain gertatzen ari baita!

Ikuspegi sistemikoa eta transgenerazionala

Gure bizitza gure arbasoei estuki lotuta dago, gure jatorriko familiari, non gure siniskeren, fideltasunen, indarraren, mugen eta gatazken zati bat sortzen diren. Begirada honetatik uler dezakegu nola errekipatzen diren patroiak eta gaixotasunak familietan eta baita familiko ezbeharrak ere. Izan ere, sistemaren partaide bakoitzak, kontziente edo inkontzienteki, zauriak ikustarazi eta zuhaitz guztia sendatzeko lan egiten du.

Diagnostiko Klinikoa

Tratamendu egoki bat hautatzeko diagnostiko egoki bat behar da. Horretarako kasu bakoitzak aurkezten dituen ezaugarri ezberdinak baloratuko dira. Ezagutza eta intuizioa elkar-indartzen diren lan honetan, zentzu guztiak ireki behar dira bezeroaren helburua abiapuntutzat hartuta.

Iridiologia

Gure begietako irisa gure giza gorputz zoragarriaren mapa bat gehiago da. Bertan disfuntzio fisikoak ikusi eta diagnostikatu ahal ditugu, eta era berean, disfuntzio horiek aktibatu dituzten gatazka emozionak ulertu. Irisean argi geratzen da gure digestio sistemak duen funtsezko eginkizuna, informazioa eta energia jasotzeko kanpo ingurunarekin harremantzen garen organismoak garela gogoratuz.

Prozesu psiko-emozionalaren zentzu biologikoa aurkitzea

Biologian ezer ez da zorizkoa eta denak du zentzu bat eta helburu bat. Hau jakiteak gure prozesuaren ulermena ematen digu eta baita, indar eta konfidantza erabaki zuzenekin egoera aldatzeko. Bestalde, teoria kartesianotik askatzen gaitu, non gorputza batzuetan akatsak dituen makina bat bezala ikusten den, eta hortaz, ezjakintasuneanetik.

 

Fisiognomia

Giza aurpegiak pertsonaren ezaugarriak isladatzen ditu, ez baitago ezer garenetik kanpo. Gure temperamendu, kanporakoitasun edo barnerakoitasuna eta garenaren eta erakusten dugunaren arteko oreka bere behaketatik ikasi ditzazkegun gauza gutxi batzuk dira. Baliagarri izango zaigu baita aknea eta ekzema bezelako aurpegiko seinuak diagnostikatzeko.

 

Mingainaren bitartezko diagnostikoa

Mingaina organu bikaina da pertsonaren eremu biologikoa zehazteko. Bertan giza biokimikaren oinarri diren ardatz metabolikoen oreka eta desorekak ikus ditzazkegu. Bere miaketak tratamentu egoki bat gomendatzen lagunduko digu.

Gorputz erreflejuak

Esan bezala, gorputza plano ezberdinetan zabaltzen den mapa bat da. Minen kokapena, azal sintomak… inoiz ez dira zoriz, eta zenbat eta gehiago jakin gorputzeko erreflexuetaz, gehiago ulertzen ditugu ondoezen “kapritxoak”.

Epigenetika

Oinarrizko genetikatik haratago doan zientziak giza zelulak bizi diren eremuaren arabera modulatzen eta eraldatzen direla azaltzen digu. Hau da, ingurunea informazio genetikoa baino erabakiorragoa dela baieztatu digu, izan ere, informazio genetikoa agerian jarri dadin kanpo estimulu biokimikoak behar dira. Beraz, ahalmenanitzeko eremuak gara.

 

Gorputza eremu holografico bat bezala

Osotasuna parte bakoitzean isladatzen da eta parte bakoitzean osotasuna dago. Hau ulertzea erraza da gaur egungo zientziak zelula batetik abitatuta kopia biologikoak eratu ahal izan dituenean. Kontzientzia honekin uler dezakegu nola gorputzeko seinu biologiko konkretuen bitartez  giza mapa biologikoa adierazten zaigun.

Medikuntza tradizional txinatarra

Medikuntza Tradizional Txinatarra gizakia eta sostengatzen duen unibertsoa sakonki aztertzen duen milaka urteko medikuntza da. Bizitzaren adierazpenen obserbazio arretatsu bati esker, gorputzaren, espirituaren eta bere zaintza eta tratamentuaren informazioa zehazten digu.

Medikunza biologikoa

Medikuntza biologikoak medebaldeko eta ekialdeko medikuntzen arteko zubi bat izan nahi du. Egia bat da, eta hortaz, analitikoa den mendebaldeko begirada eta orokorragoa den ekialdeko begirada bateragarriak izan behar dute, eta medikuntza osoago bat era dezakete, baten izaera materiala eta bestearen izaera mistikoa gaindituz.

Diatesiak

Bost eraldaketek gorputzen energia nola mugitzen den azaltzen digute, organu sistema bakoitza elikatuz modu ordenatu eta metodiko batean. Bere ikasketa prozesu bizi guztiei hedatzen da, unibertsoaren esentzia ziklikoa ulertzeko oinarrizko eskema bat delarik.

Organu eta meridianoak

Gorputza bateratuta dauden zirkuituen sistema bat bezala uler daiteke (meridianoak). Beraiei esker energia organismoan zehar barreiatzen da organu eta gorputzeko zelula bakoitza elikatuz. Gorputzaren zirkuito elektrikoaren antzeko zerbait adierazten du, zati bakoitzaren lotura eta organu bakoitzaren erreferentzia erakutsiaz.

Bioerritmoak

Gorputzak aktibitate organikoen aktibazio eta erlajazioen arteko erritmo propio bat mantentzen du, eguneroko fluxu oszilatzaile bat sortuz. Bere ezagutzak, adibidez, energia beherakada edo eszitazio nerbiosoen adierazpenak zergaitik egunero ordu berdinean errepikatzen diren ulertarazten laguntzen digu.

Elikadura energetikoa

Elikadura energetikoak bizitza eta armonia gure kontzientzia gaitasunaren gailurra bezala ulertzen du. Ikuspegi instintibo, emozional edo fisiko batetik haratago doa, eta gizakiaren behar sutilagoez arduratzen da. Denak bere lekua duela ulertzen du oreka besarkatzen dugun einean.

Makrobiotika

Makrobiotika medikuntza txinatarren bitartez garatzen den bizitza ulertzeko eta bizitzeko modu bat da. Garen mikrokosmoaren eta bizi garen makrokosmoaren ulermenak gure izaera ulertzeko modu batetara gerturatzen gaitu, gure buruarentzat zaintza eta elikagai egokiak aukeratzen lagunduaz.

Barau terapeutikoa

Elikagaiei uko egitea milaka urtetako jakituriaren parte da. Mentea eta gorputza ados jartzen dira bakarka egon eta elkar ezagutzeko, bitartekaririk gabe, eta modu honetan funtzio organikoen, emozionalen, mentalen eta espiritualen atsedena hartu eta errekuperazioa lortu.

 

Dieta alcalina

Dieta alkalinoa elikadura sistema bat da non alkalinitate altua duten elikagaietan oinarritzen da gorputzeko azidotasuna ezabatzeko edo sorkutza ekiditeko. Eremu alkalino bat eremu oxigenatu bat da eta honek gorputzaren erreakzio biokimikoak hobetzen ditu. Bestalde, eremu azido batean, oxigenazio egokia zailtzen da, eta honek narridura organiko bat sortzen du, gaixotasun ezberdinak eratzen direlarik.

 

Nutrizio ortomolekularra

Ortomolekurrak molekula zehatz batzuen hornidurari esker osasunaren mantenua bermatzeari egiten dio erreferentzia. Beharrizanen kantitatea dela eta edota atxikitzea eragozten duen ezintasun baten ondorioz nutrienteren bat konprometitua balitz, gehigarri nutrizionalak erabiltzen dira.

Beste Terapiak

Sendatzeko gaitasuna norbanakoan dago eta ez kanpo substantzietan. Hori bai, kanpo susbstantziak funtsezko funtzio bat bete dezakete gorputzaren gaitasun autosendagarria pizten. Efektu piztugarri hori lortzeko erabilitako estimulua zenbat eta sutilagoa izan, hobeagoa izango da erantzuna eta gutxiagoa organismoak jasango duen gainkarga. Horregatik, tratamentu zuzenenak gutxien inbaditzen dutenak izango dira.

Naturopatia

Natura gara, eta makrokosmoaren edo amalurraren adierazpena eta mikrokosmoaren eta gure organismoarenak arau berdinak mantentzen ditu. Goian dena behean da, eta barruan dena kanpoan da. Ura, airea, lurra eta sua milaka urteko sendagaiak dira. Medikuntza naturalak garenaren ulermen berri batetara zabaltzen gaitu.

Fitoterapia

Sendabelarrak elementu terapeutiko indartsuak dira beren biodisponibilitate eta organu ezberdinetan duten akzioak trofismo nabarmenari esker. Zientzia honen estudio sakonenak milaka urteko medikuntza txinatar eta ayurvedatik datoz. Hala ere, kultura guztiek sendabelarren bilketa eta erabilerari buruzko ezagutza belaunaldiz belaunaldi pasatu dute, medikuntza industrialak beren jakituria ezabatzen saiatu den arte.

Homeopatia

Giza gorputza bibrazio eremu bat da unibertsoan ezistitzen den beste guztia bezala. Homeopatia dinamizatutako informazioa da eta gorputz eta arimaren oreka berreskuratzeko prozesuak aktibatzen ditu. Begirada biopsikosozialera bideratutako terapeutika bat da: gaixotasuna pertsona bakoitzaren bizi testuinguruan ulertzen du, estudioaren erdigunea indibiduoa eta bere gaixotzeko modua izanik , eta ez bakarrik bere gaixotasuna.

Eskuzko Terapiak

Eskuak sendagaiak dira. Kontaktua ekintza beharrezko bat da gizakion ongizaterako. Kontaktuak sentsazioen elkartruke bat sortzen du eta hortik patxadara eramaten gaitu, non arnasketa, zirkulazio, jariaketa eta beste prozesu organikoak erregulatzen diren.

Masaia

Gorputzeko lanak gure bizi momentuaren kontzientzia esnatzen du eta mina eta ondoeza sortzen diguten tentsioak askatzen dizkigu. Errefleju puntuen bitartez tentsio nerbioso eta emozionala soltatzen joan gaitezke, eta gorputza bizitako estresaz errekuperatzen da eta orainarekin konektatzen da.

Egokitze neurologikoak

Hezur egituraren desoreka eta organuen estresa tentsio nerbiosoari lotua dago. Teknika honek kinesiologia eta shiatsuko puntuak erabiltzen ditu, eta bere helburua gorputzari tentsio nerbiosoa askatzen laguntzea da, hezur egitura eta organuak askatuz, bere toki eta tonura bueltatuz.

Biomagnetismoa

Gure gorputza eremu elektromagnetiko bat da eta estimulu magnetikoei erantzuten du, kasu honetan iman batzuei, gorputzari bere homeostasia berreskuratzen lagunduz. Biomagnetismoko imanekin helburua, pHa berrorekatuz, osasun globala hobetzea da. Biomagnetismoa gaixotasun eta ondoez guztientzat aproposa da.

 

Ohizko Konsultak

Denetariko osasun aztoratzeak

Gorputzak sintomatologia oso anitzak adierazi ahal ditu. Gorputza osotasunean ulertzen badugu, bere berorekara lagundu ahalko diogu.

Digestio arazoak
Digestio aparatua gur bizitzako esperientzien egokitzaile handia da, non badakigun neuronak dauden. Honek esan nahi du disgetio aparatuak sentitu eta pairatu egiten duela.

 

Urduritasuna, antsietatea eta nekea

Denboran mantendutako estresak sustartzea, begirada zabaltzea, onarpena, apaltasuna eta barne indarrarekin bat egitea eskatzen digu.

Haurdunaldiaren, erditzearen eta puerperioare akonpañamentua

Erditzea kontzientzia aldaketarako atari bat da eta etapa berrirako indarberritzen gaituen iragate sakratu hori bezala errekuperatu behar dugu.

Doluaren akonpañamentua:
Doluak norbere buruarekin biluztea dakarki, soltatzen ikastea eta berrira irekitzea. Dolua galera fisiko edo sinbolikoagatik izan daiteke.

 

Haurtzaroko aztoratzeak

Haurtzaroko eboluzio etapak oso garrantzitsuak dira osasuntsu garatu daitezen, eta baita laguntza behar duten hortan esku bat botatzea.

Kontaktatu

Email

info@idoialarrañaga.com

Deitu

690 326 513

bisitatu

C/ Bañeru 3 -2C
Zarautz