Nor naiz

Zertan lan egiten dut?

Nire historia

Nire bizitzan kontzientzia handiena esperimentatu dudan momentuetan konturatu naiz ez naizela nire pentsamentuak, ez eta nire emozioak, ezta nire gorputz fisikoa, ezta normalean identifikatzen garen beste hainbat aspektu ere. Nire ikasketak, nahiz eta karpeta bat titulos betetzea lortu dudan, ez dira ere zer naizen. Ez nuke nire izatea nire iragan,  esperientzia, lorpen, arrakasta edo porrotetara mugatu nahi.

Nor naiz?

Ni simpleki naiz, eta hain sinplea den hau izatearen oinarria da: “Ni naiz”. Gure ezistentziaren kontziente izateak bizitza mota hau ahalbidetzen digu. Bizitza eta bere adierazpenak maite ditut, sortzailea eta egilea naiz, naturak eta bizirik dagoen guztiak inspiratzen nau, xumetasunaz gozatzen dut, bizitzak pertsona eta esperientzia zoragarriez biltzen nau, eskerrak ematen ditut maiz esperientzia hau bizi ahal izateagatik,… Baina aipatzen dudan guzti hau ez da nirea propioa; bizitzan egotearen adierazpena da.

Nire helburua

Beti izan dut onura kolektibo bat sortzeko bultzada eta hain zabaldua dagoen sufrimentutik nola askatu galdera iraunkorra izan da nigan. Azalkerian oinarritzen den sinismen eta formen sistema bat eraiki dugu, mente kolektiboaren desorekaren islada. Ardura hartu eta norbere buruaren norabidea aldatzeko momentua da. Horrela, eta horrela bakarrik, aldaketa kolektiboa posible izango da.
Esentzian, formatik haratago, zu eta ni berdinak gara.
Besarkada bat bihotz bihotzez.

Ohizko Konsultak

Denetariko osasun aztoratzeak

Gorputzak sintomatologia oso anitzak adierazi ahal ditu. Gorputza osotasunean ulertzen badugu, bere berorekara lagundu ahalko diogu.

Digestio arazoak
Digestio aparatua gur bizitzako esperientzien egokitzaile handia da, non badakigun neuronak dauden. Honek esan nahi du disgetio aparatuak sentitu eta pairatu egiten duela.

 

Urduritasuna, antsietatea eta nekea

Denboran mantendutako estresak sustartzea, begirada zabaltzea, onarpena, apaltasuna eta barne indarrarekin bat egitea eskatzen digu.

Haurdunaldiaren, erditzearen eta puerperioare akonpañamentua

Erditzea kontzientzia aldaketarako atari bat da eta etapa berrirako indarberritzen gaituen iragate sakratu hori bezala errekuperatu behar dugu.

Doluaren akonpañamentua:
Doluak norbere buruarekin biluztea dakarki, soltatzen ikastea eta berrira irekitzea. Dolua galera fisiko edo sinbolikoagatik izan daiteke.

 

Haurtzaroko aztoratzeak

Haurtzaroko eboluzio etapak oso garrantzitsuak dira osasuntsu garatu daitezen, eta baita laguntza behar duten hortan esku bat botatzea.

Kontaktatu

Email

info@idoialarrañaga.com

Deitu

690 326 513

BISITATU

C/ Bañeru 3 -2C
Zarautz